Macintoshak 25 urte bete ditu
January 24th, 20091984ko urtarrilaren 24an Apple enpresak bere lehen Macintosh ordenagailua kaleratu zuen kriston txalo zaparradaz inguratuta.
Urte horretan hauteskundeak izan ziren Estatu Batuetan. Hauteskundeen inguruko azaroa/abenduko Newsweek aldizkariaren zenbaki bereziaren publizitate tarte osoa, 39 orri, erosi zuen. Publizitateak Mac ordenagailuekin lan egitea zein erraza zen azaltzen zuen. Macintosh Newsweek publizitatearen 39 orriak hemen ikus dezakezue. Bestalde, ordenagailua iragartzeko, inoiz egin den iragarkirik onenetakoa egin zuten, 1984 Apple iragarkia, hamaika sari jaso dituena.
