Apple TV disko gogor haundiagoarekin nahi duzu? Hemen lortu dezakezu
Apple TV-a Mac historian denbora labur batean gehien aldatua izan den “gadget” moduan gogoratuko dela zihur nago, aste bat bait darama kalean eta era guztietako “aldaketak” jasan ditu dagoeneko. Aldaketa guzti hauek bakoitzak bere etxean egin behar zituen orainarte, baina iada hori ere aldatu egin da.
TechRestore-k gure Apple TV-aren disko gogorra haunditzeko zerbitzua martxan jarri du. Honekin, gure Apple TV-aren disko gogorra 60 Gigatik 160 Gigararteko edukiera izatera pasa dezakete. Behean zerbitzu honen prezioak aurki ditzazkezue (prezioak disko gogorra eta honen istalazioa barne dute, baina ez bidaltze kostuak).
• 60GB-ko disko gogorra eta istalazioa: $99.99 (€74,972)
• 80GB-ko disko gogorra eta istalazioa: $149.99 (€112,462)
• 100GB-ko disko gogorra eta istalazioa: $169.99 (€127,457)
• 120GB-ko disko gogorra eta istalazioa: $179.99 (€134,955)
• 160GB-ko disko gogorra eta istalazioa: $219.99 (€164,947)
Zerbitzu honen bitartez 24 orduren bueltan disko gogor haundiago batekin izan dezakezu Apple TV-a zeure etxean.
Iturria : theappleblog.com
