Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

EMI disketxeak DRM gabeko musika salduko du iTunes Store-an

Apple EMI

Atzo EMI disketxeko presidentea eta Steve Jobs (Apple enpresako presidentea) Londresen prentsaurreko bat eman zuten.

Bertan EMI disketxeak DRM gabeko abestiak salduko zituela adierazi zuen, eta hauek salduko zituen lehenengo denda hain esaguna den iTunes Store izango zela ere azaldu zuen.

 

DRM gabeko abesti hauek, kalitate haundiagoa ere edukiko dute, eta horrek abestiaren prezioa 0.30€ garestituko du, abesti bakoitza 1.29€-ko balioa izanik. Hala ere abestiak solte erosi beharrean diskoka erosi eskero prezioa ez da aldatuko. Horrez gain, lehendik erositako musika DRM gabe eduki nahi izan eskero, diferentzia ordaindu besterik ez dugu egin behar gure musika DRM gabe edukitzeko, hau da, lehendik 0.99€-tara erositako abestiak berriz erosi gabe 0.30€ ordaindu eskero DRM gabeko musika izango dugu.

 

Hala ere, aipatu zutenez, musika DRM-rekin erosteko aukera ere egongo da, lehen bezela, eta abesti hoiek ez dute prezio igoerarik edukiko, beraz 0.99€-tara salduko dira.

 

EMI munduko 5 disketxe haundienetako bat da, eta pauso hau ematea, beste disketxeak bide berdina jarraitzera behartzen die. Horretaz gain bide ona da gu guztiontzako, orain iTunes Store edo bestelako dendetan erositako musika gurea izango bait da benetan, eta guk nahi dugun edozein tokitan entzuteko aukera izango dugu.

 

 

Iturria : applesfera.com