imovie programarekin lan egiteko, zer bideokamara erosiko zenukete? Definizio altukoa izatea nahi nuke eta ahal balitz disko gogorra duena baina beste foroetan ikusi dudanez, mini-disc izatea gomendatzen dute! Nire lehenengo kamera izango da eta zalantza asko ditut!
Appleberri Zalantza Gunea » Zer erosi?
bideokamara baten bila
(6 posts)-
Hasita duela: 10 hilabete #
-
Apa!
Aspaldi ez nagoela bideokameren merkatuan eguneratua, baina argi eta garbi izango nuke: disko gogorra. Askok diote minidv eta dvd sistemak ez dutela asko iraungo. Hori alde batera utzita uste dut disko gogorrak sinplizitatea emango dizula. Markei dagokionez sony bat hartzea gomendatuko nizuke. Nahiz eta garestiagoak iruditu kalitate aldetik hoberenak dira.
Hasita duela: 10 hilabete # -
arrastorik ere ez teknologia nola dabilen, baina urteak dira, 8 edo, SONY PC100 batekin nabilela, iMovien editatuz. Batere arazorik ez dut ukan gaurdaino: erosoa, azkarra eta erraza.
Hasita duela: 10 hilabete # -
Mila esker biei, nik ere Sony etxeko zerbaiti begia botata nion, baina hara non, ez dauka "firewire"-rik edo ilink delako konexiorik eta hori oso garrantzitsua omen da mac batentzat. Gero, resoluzioa eta kalitatea, hobeto gordetzen omen da mini-dv batean, hori diote behintzat irakurri ditudan mezuek. Ez dakit, erabakia aurki hartu behar dut eta esango dizuet zer egiten dudan!
Hasita duela: 10 hilabete # -
Imovie-a eguneratuta dago azken formatuekin lan egiteko (HDV, AVCHD, MPEG4, etab) alde hortatik ez dut uste arazorik izango duzunik. Euskarriari dagokionez ez nago ados GorkaM-rekin: etorkizuneko euskarria ez da diska gogorra izango, memoria txartela baizik. Eta miniDV zinta aspaldiko laguna denez, uste dut iraungo duela gurean tarte batean, oraindik.
Bereizmen handiko kameretan (etxekoetan, ez profesionaletan) HDV codec-a da hoberena edizio lanetan ibiltzeko. Baina besteekin ere gauzak asko erreztu dira.
Nik kamera bat gomendatzen ausartuko naiz: Canon HV20a, miniDVn grabatzen du bai DV formatuan (betikoa) baita bereizmen handian ere eta formatu desberdinetan (1080i, 720p), firewirea dauka, hdmi-a ere, mikrofono sarrera eta hainbat aukera. 1000€ inguruan dago dendetan.
Emaiozu begiradatxo bat honi: http://hv20.com/
Esango diguzu!Hasita duela: 10 hilabete # -
Ni nahiko despistatuta nabil bideokameren kontuetan, baina, zeozertarako balio badizu, Sonyrengandik ahalik eta urrunen mantentzeko gomendatuko nizuke. Formatu eta konexio propietarioen oso zaleak dira. Duela gutxi antolatutako bideo rally batean, adibidez, taldeetako batek bertan behera utzi behar izan zuen bere lana hasien Sony kamera ordenagailuarekin lotzeko kablea apurtu eta antzeko beste bat momentuan topatzeko modurik izan ez zutelako....
Nik Canon bat izan dut BBC (Bodas, Bautizos y Comuniones) erabileretarako eta oso pozik nengoen harekin hil zen arte. Bost bat urte iraun zuen. Goian bego!
Hasita duela: 10 hilabete #
Erantzun
Mezu bat idazteko, saioa hasi.