Iepa,
Interneten irakurri dudanez, Portatilen kasuan Apple-en garantia internazionala da, eta Apple Care Protection Plan-ari buruz ideiarik ez, hala ere onena dendan bertan galdetzea izango litzateke.
Ikusten ditudan bestelako “arazoak“ eta hauentzako irtenbideak :
- Teklatu amerikarra -> Dendan bertan teklatu espainiarra jartzeko aukera daukazu, baina egun batzuk itxaron beharko dituzu beraz kontutan izan noiz joaten zaren dendara, gehienbat bidaia motza bada (aste bat adibidez).
- DVD irakurgailua 1 regiokoa -> DVD-aren regioa 5 aldiz aldatu daiteke beraz ez dago arazorik, hala ere VLC programarekin edozein regioko DVD-ak irakurri daitezke. Filmeetako DVD-etaz hitzegiten nago noski.
- Kargadorea : Estatu batuetan 110V erabiltzen dituzte eta Europan 220V erabiltzen ditugu, hala ere kargadorea unibersala da, beraz ez duzu arazorik edukiko. Entxufea ordea Amerikarra izango da eta Europarako entxufe bat erosi beharko duzu, baina merkeak dira.
iPhone-ari buruz ez dakit garantia internaziola edukiko duen, hala ere Ekainaren 9-an iPhone-a Espainian aurkezten dutenean orduan ikusiko dugu Espainian edota EEUUn erostea hobeagoa den.
Ondo pasa bidaian, eta Apple Store-ren batean sartu eskero atera argazkiren bat argazki galerian jartzeko, nik New York-eko Apple Store bitan ateratakoak beheko helbidean ikusi ditzazkezu.
http://www.appleberri.com/portala/wp-content/plugins/fgallery/fim_photos.php?album=new-yorkeko-apple-storeak