Duela hilabete batzuk iphone bat ekarri zidaten Estatu Batuetatik, firmware 1.1.2arekin. Vodafoneren erabiltzailea naizenez, krakeatu beharra egon zen, kirurgia apur bat eta guzti. Ederki zebilen, zoratuta nenbilen berarekin. Gero arazoak ukan nituen tarjeta ateratzerakoan. Traketsa naiz oso, eta zerbait eten nuen. Lagun bati laga nion konpontzeko, baina gorriak eta bi egin ondoren, hortxe dauka muntatu ezinik. Beste bat ekarri didate orain, Shangaitik. Dendan bertan egin zuten froga Movistarren tarjeta batekin. Primeran zebilen, harrekinxe deitu baitzidan lagunak denda bertatik. Hona etorri eta Vodafoneren tarjeta jarri eta... Bingo! 1.1.4 sistiman dator. Txinoek badakite zerbait guk ez dakigunik. Nola arraio egin dute edozein tarjetarekin ibiltzeko moduan jartzeko?
Appleberri Zalantza Gunea » Produktu berrien eztabaida
iPhonerekin esperimentuak
(4 posts)-
Hasita duela: 4 hilabete #
-
Iepa, gaur egun oso oso erraza da iPhone bat "liberatzea". Programa batekin eta botoi batean klik eginda momentuan askatu dezakegu.
Programa ezagunena eta erabiltzeko errazenetarikoa Ziphone da, baina beste hainbat ere badaude. Honako helbidean aurkitu dezakezu programa honi buruz informazio gehiago (http://www.ziphone.org/), hala ere BideoPodcast-bat egitekotan gaude iPhone bat zelan "liberatzen" den hasieratik ikusteko.Nik ere iPhone bat daukat (1.1.3 bertsioarekin) eta benetan ikaragaria bat da, beraz gozatu zeure iPhone-arekin eta badakizu, laguntzarik behar eskero hemen aurkituko gaituzu.
Hasita duela: 4 hilabete # -
Nik be iPhone bat nahi dot!!! Ia ke nire "iPhone Killer"-a lapurtu zuztien....
Hasita duela: 4 hilabete # -
iPhone bat eukitzeko irrikitan nao!!!!!
Hasita duela: 4 hilabete #
Erantzun
Mezu bat idazteko, saioa hasi.