Galdera hau aspaldi egin nuen Librezale.org-en, baina ez dut erantzunik izan. Duela gutxi ezagutu dut Appleberri, Sustatu-ren bitartez, ea zorte hobea dudan hemen.
Hona nire galdera: lortu al du inork NeoOffice euskaraz erabiltzea? LanguagePack-a deskargatu eta instalatu dut, ezarpenetan 'euskara' hautatu, programa berrabiarazi, baina ezer ez: menu guztiak ingelesez azaltzen dira. Beste hizkuntzaren batekin proba egitearren, katalanezko langpack-a jaitsi eta instalatu dut, eta dena ok, beraz, ez dakit zein den arazoa... laguntzerik?
Mila esker, eta goresmenak guneagatik.
gari