Macbook 2.1 bat dut eta aurreko batean piztera nindoala pantaila 4 zatitan banatu zen. Normal piztu eta MacOS X-eko mahaigaina azaldu zen. Itzaldu eta ez zen gehiago pizten. Arazoa ulertzeko argazkia: http://img393.imageshack.us/img393/4868/dscf1689dp2.jpg (gehiago ditut)
Linux eta Windows sistema eragileak ditut instalatuta eta hauetan ondo dabil ordenagailua.
Eskuliburuan jartzen du PRAM-a berrabiarazi daitekeela, baina horrek bildurra ematen dit ea ez didan beste sistema eragileak erabiltzen utziko.
Apple Hardware Test-a pasatu diot eta 4SNS/1/40000000: TBOT errorea ematen dit.
Antzeko zerbait gertatu zaio norbaiti? Norbaitek badaki zer egin dezakedan?
Okurritzen zaidana sistema guztiak berriro hasieratik instalatzea da. Ba al dago arazorik disko gogor berri bat erosten badut (2,5" S-ATA motakoa)? Normal funtzionatuko du?
Aldez aurretik eskerrikasko danoi!