Kaixo,
Lehendabizi zorionak Switcher egiteagatik.
Mac ordenagailuak, sistema eragilea (Leopard) ekartzeaz gain hainbat programa ere izaten dituzte. Batzuk probatzeko dira eta beste batzuk berriz betiko.
iLife paketea ordenagailu guztiekin doan ematen dute, beraz ez duzu iLife erosi behar.
( http://www.apple.com/es/macbook/ilife.html )
iWork (Keynote, Numbers, Pages ) berriz 30 egunerako lizentzia besterik ez du ekartzen, beraz hilabete hori pasa ondoren erabiltzen jarraitzeko erosi beharko duzu.( http://www.apple.com/es/iwork/ )
Horrez gain, Microsoft-en Office-a ere 30 egunerako lizentzia ekartzen dutela uste dut, baina ez nago ziur.
CD/DVD-ak kopiatzeko programa asko daude Mac-entzako.
- http://burn-osx.sourceforge.net/ (Doakoa)
- http://www.discoapp.com/ (Ordaintzeko)
- http://www.projectomega.org/subcat.php?lg=en&php=products_firestarter (Doakoa)
- http://simplyburns.berlios.de/ (Doakoa)
- http://www.maconnect.ch/index.php?page=liquidcd&lang=en (Doakoa)
- ...
Nik pertsonalki Burn (zerrendan lehena) erabiltzen dut, doakoa delako eta orainarte arazorik eman ez didalako, baina zerrendan agertzen direnak probatu ditzazkezu eta gero zuk aukeratu.
aMule-ri buruz, ez ditut P2P programak asko ezagutzen baina batzuk aurkitu ditut.
- http://www.solarseek.net/
- http://chris.schleifer.net/ssX/
- http://sourceforge.net/projects/acqlite/
Hoiek proba ditzazkezu baina ez dakit zelan joango diren.
Hori bai, hau foro ireki bat da eta legeak betetzeko zera esan behar diegu hemengo erabiltzaile guztiei, guk ez gaude pirateriaren alde, beraz bakoitza bere ekintzen jabea izango da.
Ondo pasa Macbook berriarekin.