Kaixo,
Nik orain dela aste batzuk jarri nuen martxan. Gomendagarria den edo ez galdera "zaila" da gehienbat bakoitzak ordenagailua era ezberdin batean erabiltzen duelako, baina disko gogor bat libre izanda nik benetan gomendatuko nuke.
Segurtasun kopiak egiteko programa bat da beraz ez duzu egunero erabiliko, baina noizbait zeozer galdu eskero, berrezkuratzeko aukera izatea asko balio du.
Nik ordenagailua ikasketentzako, lan egiteko eta denbora librerako erabiltzen dut, eta beraz, datu garrantzitsuak bakarrik aukeratu ditut segurtasun kopian agertzeko, eta bestelakoak, hau da, "Peliculas" karpeta adibidez ez dut aukeratu. Time Machine konfiguratzean "Opciones" botoi bat agertzen da. Bertan zein karpeta gorde nahi EZ duzun aukera dezakezu tamaina txikiagoa izateko. Nik karpeta hauek aukeratu ditut segurtasun kopian EZ agertzeko :
- Descargas (internetetik deskargatzen dudana, torrent-ak, etabar...)
- Escritorio
- Imagenes (nahiko nahasita daukat, baina ordenatzen dudanean hau ere segurtasun kopian sartuko dut)
- Peliculas ( Hemen filmeak, eta bestelako bideoak gordetzen ditut. 4 gigatako karpeta bat sortzen dudanean DVD batean grabatzen dut eta ordenagailutik ezabatzen dut)
Eta bai, hasieran tamaina haundia izango du segurtasun kopiak, baina gero ez du asko okupatuko, gehienbat aldaketak bakarrik gordetzen dituelako, beraz 160 gigakin nahikoa izango duzu, noski internetetik deskargatutako filmeak segurtasun kopian gordetzen ez badituzu.
Eta addons edo pluginei buruz ez dakit asko. Badakit http://www.klieme.com/TimeMachineScheduler.html pluginak segurtasun kopiak egiteko denbora aldatzen duela, eta horrela ez duzu zertan orduro egin behar, baina ez ditut erabiltzen, oraingoz gustora bait nago Time Machine-ekin
Eta bukatzeko "truko" bat ere aipatuko dut. Nik ordenagailua 24 orduz piztuta daukat, baina gauez, Time Machine eta disko gogor eramangarriak itzali egiten ditut, gehienbat elektrizitatea ez alperrik galtzeko eta naturaren alde jarrera positiboa edukitzeko.
Agur