Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Agur Internet Explorer 5 Mac-erako

Hiru urte nabigatzailea eguneratu gabe izan ondoren, Mac-en 5. bertsioan oraindik, Microsoft -ek 2003ko ekainean esan zuen bezala 2005eko abenduaren 31an kendu egingo du Internet Explorer nabigatzailearen Mac -erako euskarria. Eta zein da Microsoft-en gomendioa? Harritzekoa benetan Microsoft-ek bere webgunean dioena. Macintosh erabiltzaileei Apple etxearen Safari nabigatzailea erabiltzea gomendatzen diete. Zurrumurruak egon dira sarean. Microsoft-ek Opera Software enpresa, Opera nabigatzailearen garatzailea, erosi nahi zuela. Orduan zergatik Safari gomendatu?


Mac erabiltzaileentzat ez dio kalte handirik egingo neurria, akaso despistaturen bat, gehienak Safari, Firefox edo Opera erabiltzen dute.

Software jabedunen enpresek ez dute jarraipen bermerik ematen

Internet Explorer Mac-erako adibidearekin gogoratzekoa: Software jabedunen enpresek ez dute jarraipen bermerik ematen. Fidakorragoak dira garatzaile gutxi batzuk emandako fondoekin sortzen duten softwarea enpresa sendoena baino.

Iturria: Klik Bikoitza - Agur Internet Explorer 5 Mac-erako