MTV eta Microsoft elkarlanean Appleren kontra
MTV musika telebista kateak Urge izeneko musika deskargatzeko webgune bat martxan jarri du. Microsoft -ekin elkarlanean egindako webgunea da. Honek Windows Media Player teknologia utzi dio. Webgunetik WMA formatuan eros daitezke abestiak, 99 zentabotan. Ah, ezin da Mac eta iPod-etan erabili.
Mac eta iPod-ak ez ditu onartzen
Mac OS X sistema eragilean erabiltzen badugu webunera sartzeko eta Star 14-day FREE trial botoian sakatu ezkero hurrengo mezua bueltatuko digu webguneak.
Broadband Internet connection
URGE is currently not available for the Mac using Mac OS. URGE requires Windows XP Service Pack 2 (SP2) and Internet Explorer 6 or higher.
System RequirementsWindows XP with Service Pack 2 or higher
Microsoft Internet Explorer 6.0 or above
Webgunearen FAQ atala (Maiz egiten diren galderak) begiratu ezkero Urgek Mac ordenagailuetan ez dabil irakur dezakegu. iPod-arekin bateragarrri den begiratu ezkero Urgetik deskargatzen edo erosten duzun musika Windows Media Audio (WMA) formatuan dagoela eta Windows Digital Rights Management (DRM) erabiltzen duela eta ez dala iPod-arekin bateragarri irakur daiteke.
