Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Foxconn enpresak 12 milioi iPhone ekoiztuko ditu

Apirilean esan genizuen Apple etxearen mugikorra 2007rako iritziko zela eta orain dela hilabete edo Apple-ek “iPhone” erregistratzen hari zela . Oraingoan badirudi iPhone ekoizpen-prozesuan dagoela.


Forbes-ek jakinarazi duenez Hon Hai Precision Industry (Foxconn ) taiwandar enpresak merkaturatuko diren MP3 irakurgailua barneratuta duen lehenengo 12 milioi telefonoak ekoizteko kontratua irabazi du.

Forbes-en arabera beti, 15 hazbeteko MacBook eramangarrien zehaztugabeko kopurua ekoizteko kontratua ere sinatu sinatu dute. Apple-ek Telefonoa eta MacBook berria urtarrileko MacWorld Konferentzia-esposizioan aurkeztuko dituela diote Forbes-en iturriek.