Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Kataluniako gobernuak Leopard katalanez eskaintzeko eskatu dio Apple-i

Generalitateko Hizkuntza Politikarako idazkari Miquel Pueyok Estatu Batuetako eta Europako arduradunei bidalitako gutun ofiziala baten bitartez Enpresak merkaturatzen dituen produktuetan katalanera eskaintzeko eskatu die, eta batez ere, udan kaleratuko duten sistema eragile berrian, Leopard.

Hamabots hizkuntzatan banatzen du Applek Mac OS sistema eragilea, eta Pueyok katalana hamaseigarrena izatea eskatu du. Kataluniako herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea eta errespetatzea nahi dituela dio eta irudia hobetu dezakeela ohartarazi dio Apple enpresari Kataluniako Mac erabiltzaileek urteotan egin dituzten mobilizazioak ekarri dizkie gogora.

Mac OS euskaratzeko egin zen saiakera gogora ekarri dit. macosxeuskaraz.tk webgunean Mac 10.3 bertsioa euskaratzeko fitxategiak deskargatzeko eskaintzen zituzten baina 2003ko azaroaren 13an jasotako e-mail baten bitartez, Applek debekatu egin zien euskazko partxeak banatzea. Hemen EITBko Joseba Iriondo kazetari maczaleak Bertatik Bertara saiorako egin zuen albistea:

 

Iturria: Zabaldu.com