iPod batekin esaiozu, edo askoz hobe: wichet batekin
Gaur, otsailak 14, San Balentin eguna da. Applek maitasuna adierazteko kanpaina egiten duen bitartean, iPod gorri bat erregalatzeko proposamena eginez, iBjorn ezizeneko Flickr (eta Mac) erabiltzaile batek ezkontzeko proposamena modu berezian egin dio neskalagunari. Leku paregabean afaldu ondoren paseotxo bat. Autora heltzerakoan mutilak, azkenaldian ordenagailuan lanean jardun duen gauza bat erakutsi nahi ziola esan eta F12 tekla sakatzeko eskatu zion neskalagunari. Irudiaren ezkerraldean ikus dezakezuen wicheta zabaldu zen hurrengo testuarekin: “Jennifer Christensen Will You marry me?” Hortik aurrerakoa imajinatzen duzue ezta? Nire zorionik beroenak geek ezkongai berri hauei!
Irudia: iBjorn - Aitortu-PartekatuBerdin 2.0
Erlazionatutako elementua: Jennyren blogeko sarrera ezkontza proposamena kontatzen

