Euskalteleko Departamendu Teknikoak bezero bati: “no ofrecemos soporte a Macintosh”
Gaur arratsaldean Marijok lanera deitu dit laguntza eske. MacBook beltz bat eskuratu du eta Interneterako sarrera abiada handiagoan kontratakatu du Euskaltel enpresarekin. Euskalteleko instalatzailea hiru orduz egon da bere etxean eta ezin izan dio interneterako sarrera jarri. Zerbitzu teknikora behin eta berriz deitu ondoren zera esan diote: no ofrecemos soporte a Macintosh (Joño, joño, hau ezaguna egiten zait ). Desesperatuta edo, lanera deitu dit laguntza eske. Bi telefono dei eta MacBook-ean lortu dugu internetera konektatzea, iMac berdean ez.
Marijok gertatutako guztiaren kronika egin du bere blogean.
