Camino, Firefox mac estilora
Orainarte, ez gara inoiz aritu izan nabigatzaileen inguruan. Gaurkoan berrikuntza bat dela eta Camino aurkeztuko dizuegu.
Estadistikek dioten arabera, guneko nabigatzaile erabiliena firefox da, eta zihur zuetariko askori, honekin oso posik egon arren mac estilora gehiago urbiltzen den nabigatzaile bat erabiltzea gustatu litzaizuekela. Horretarako sortu da Camino, mozilla fundazioaren eskutik.
Gazteleraz bidea, esan nahi duen nabigatzaile honek, firefox-ek erabiltzen duen nabigazio motore berdina erabiltzen du, Gecko izenaz identifikaturikoa.
Aste honetan argitaratu da 1,0,4 bertsioa, hobekuntza nabarmenak ekarriz, esateralo, zegurtasuna edo egonkortasun handiagoa.
Oraindik probatu gabe bazabiltza, hau da aukera ezinobea, anima zaitez!
Hemen duzue irudi bat, ea gustatzen zaizuen.


