Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

“Albuma osatu” botoi berria

iTunes logoaiTunes dendak botoi berria estreinatu du gaur. “Albuma osatu” izena du botoia hau eta diska bat erosi nahi dugunean, lehendik disko horretaz erositako abestiak berriz ez erostea ahalbidetzen du.

Orain dela egun batzuk hainbat zurrumurruk ezaugarri hau laister iTunes-en aurkituko genuela esaten zuten, eta iada gure artean aurkitzen da.

 

Irakurtzen jarraitu


Zelan erosten da musika iTunes-en?

 

Adibide batekin argi eta garbi ulertuko duzu.

 

iTunes dendan musika 2 eratara eros daiteke, abestiak banaka edota diskoka. Ezberdintasun nagusiena diskoa osorik erostea merkeagoa dela.

Adibidez : 10 abestiko disko bat 8.99€ kosta dezake eta abestiak banaka 0.99€, beraz abestiak solte erosi eskero 9.99€ (10 x 0.99) ordainduko zenuke disko horrengaitik.

 

Baina hori ez da txarrena. Demagun “El Fary”-ren azken diskako lehen abestia erosten duzula 0.99€-tan. Ondoren, disko osoa erostea okurritzen zaizu, baina diskoa erostean lehendik erositako abestia berriz erosiko duzu, hau da disko horretako lehen abestia 2 aldiz erostera behartzen zaituzte.

 

Eta zer egiten du orduan botoi berri hau?

 

Botoi hau disko osoa erosteko botoia da, baina disko horretako abestiren bat lehendik erosi duzun begiratzen du berriz ez erosteko, eta honela abesti errepikatuak ez erosteko. Beraz, orain diskoa erostean faltatzen zitzaizkizun abestiak bakarrik ordainduko dituzu.

 

Ala ere, ezaugarri hau erabiltzeko 180 egun besterik ez dute ematen, hau da disko batetik abesti bat erosten duzunean, 180 egun ematen dizkizute disko osoa modu honetan erosteko, eta denbora hori pasatzen denean diskoko abesti guztiak erostera behartuko zaituzte lehen bezela.


Iturria : faq-mac.com