iQuiz Apple-en joko berria iPod 5G-rentzat

Joan den astean zurrumurru bat agertu zen blogosferan iQuiz izeneko joko bat zela eta. Joko hau hurrengo iPod-ak eramango zutela esaten zuten batzuk, baina gaur kaleratu da jokoa eta oraingoz ez dago iPod berririk ezta iPod-en software aktualizaziorik.
Jokoa Apple-ek sortu du eta iTunes Store-en salgai dago 0.99€-ren truke. Kontutan hartuta beste jokoak 4.99€ balio dutela nahiko merke jarri dute hau.
Jokoa lehendik iPod-ak ekartzen zuten Music Quiz en antzekoa da, hau da, geure iPod-ean agertzen den musikari buruzko galderak egiten dizkigu eta asmatu ahala puntuazio haundiagoa lortzen dugu. Hori bai grafikoak oso onak dira eta iPhone mugikorrak duen interfazea gogoratu dit.
Horretaz gain beste hiru atal ere aurki ditzazkegu. Atal hoiek musika, telebista programak eta filmeei buruzko galderak egiten dizkigu, baina galdera hoiek edonork sortu eta beste batzuekin konpartitu ditzazke. Pakete antzekoetan bana daitezke, eta nola ez euskarazko pakete bat sortu genezakeela okurritu zait.
Jokoa zelakoa den ikusteko hemen bideo bat ikus dezakezute -> Bideoa
Iturria : applesfera.com
