Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Apple enpresari buruzko zurrumurru batek burtsan gogor jotzen du

apple_burtsan

Apple-en munduan zurrumurruak nahiko ohikoak izaten dira. Batzuk egi bihurtzen dira eta beste batzuk berriz hasieratik faltsuak dira.

Mundu birtual horretan bizi diren zurrumurruak askotan oso arriskutsuak dira eta kalte asko sor ditzazkete , eta hori gertatu zen “gutxi gorabehera” asteazkenean.

Dena blog batean idatzitako albiste batek sortu zuen. Bloga engadget.com izan zen, oso esaguna teknologia munduan, eta albistea berriz hauxe, iphone delayed until october leopard delayed again until january (iphone urrirarte atzeratua eta leopard berriro ere atzeratua urtarrilerarte).

Aldez aurretik, lasaitzeko, albiste hori Apple-ek berak faltsua dela esan zuen, eta oraingoz behintzat iPhone-a Ekainean eta Leopard Urrian kaleratuko direla esan zuten. Beraz badirudi beste zurrumurru inozo bat izan zela, baina kalte asko sortu zituen.

Kaltea zein izan zen, Apple-ek burtsan beherakada haundia izan zuela, eta beherakada hori gutxi gorabehera 4 dolar akzio bakoitzeko (gogoratu Apple-en akzio bakoitzak 100 dolar inguru balio dituela) izan zen.

 

Guztia zelan gertatu zen jakiteko jarraitu irakurtzen.

 

Badirudi norbaitek Apple-ek emailak bidaltzeko sistemara sartu zela eta hainbat langileri albiste hori email baten bitartez bidali ziela.

Emaila beraz egiazkotzat hartu zuten askok Apple-ek berak bidalitakoa zelako eta langile batek engadget.com ekin kontaktuan jarri zen guzti honen berri jartzeko.

Engadget-ekoak benetako albiste bat bezela tratatu zuten informazioa eta ez zurrumurru baten moduan eta pare bat ordutan albistea beraien blogean jarri zuten.

Batzuk ez zuten albistea egiakotzat jo, beste batzuk ordea ez zuten bitan pentsatu eta Apple-eko akzioak saldu egin zituzten eta irudian ikus daitekeenez denbora oso laburrean Apple-eko akzioak 4 dolar galdu zituzten.

Egoera larria bihurtu zen eta ordu gutxiren buruan Apple-ek berak engadget-eri email bat bidali zion informazio hori faltsua zela esanez.

 

Beraz badakizue, irakurtzen duzuten guzti guzti guztia ez hartu egia izango balitz bezela, eta hainbat lekutan albiste bera irakurri hauek konparatu ahal izateko.

 

 

Iturria : applesfera.com

Engadget eko albistea : albistea