iTunes U eta Plus Berriak
Itunes azkenaldian berrikuntzatan murgildurik dabil. Orain dela hilabete pare bat, appleberrin bertan “Albuma osatu” botoi berriaz hitz egiten genizuen…
Oraingoan, iTunes Plus eta iTunes U atal berriak estreinatu ditu Apple-en Denda elektronikoak.
iTunes Plus zerbitzua, DRM gabeko eta kalitate handiagoko (256 kbs) abestiak jaitsi ahal izateko da, guzti hau, abestiko 1,29 € -ko prezioan.
iTunes U aldiz ez da gehiago kobratu ahal izateko beste taktika bat, ikasleei (eta ikasle ez direnei ere) unibertsitateekin kolaborazioan sorturiko edukiak doainik eskaintzeko plataforma da. Bertan hainbat unibertsitate famatutan sorturiko edukiak aurki daitezte, esaterako, Standford-ko unibertsitatekoak, eta guzti hau doainik.
Beraz badakizue, diruz faltan edo sobera bazabiltzate, hauek dira zuen aukerak.
