Macbook Pro berriak laister

Hainbat banatzailek aditzera eman dutenez, era susmagarrian Ekainaren 5-a agertzen da Macbook Pro eskarien bidaltze datan, eta horrek hainbaten ustetan Macbook Pro berriak kaleratuko direla adierazten du.
Modelo berri horrek LED teknologiako pantaila eta prozesagailu berria izan ditzazkeela esan dute, baina oraingoz guztia hau zurrumurruak besterik ez dira. Hala ere, Macworld-a hain gertu izanda, hainbat iturrik Macbook Pro modelu berri hoiek Ekainaren 11-an aurkestuko direla esan dute.
Oraingoz guzti hau zurrumuru bat besterik ez da, hala ere orain dela aste batzuk Macbook modelo berriak kaleratu zutenez nahiko normala izan daiteke laister Macbook Pro berriak kalean ikustea.
Iturria : applesfera.com
om
