Zurrumurrua : iMac berriak iPhone-en ondoren, Uztaila aldean
Honako hau joan den astean idatzi genuen antzeko zurrumurrua da. WWDC ekitaldian iMac berririk agertu ez zirenez, oraindik bueltaka dabil zurrumurrua.
Badirudi, orain esaten dutenez, iPhone atera ondoren, Uztaila aldera, iMac berriak aterako direla. Baina berriak esaten dugunean berriak esan nahi dugu eta ez nolabaiteko aktualizazio txiki bat.
Itxura berriago bat edukiko dutela dio zurrumurruak, eta Cinema Display pantailen antzekoa izango dela, hau da, metalezkoa eta ahal izan eskero meheagoa.
Kanpoko aldaketaz gain barneko “tripak” ere aldatuko dituztela dio, LED pantailak izango bait dituzte eta hauen tamainak 20 eta 24 hazbetekoak izango dira, beraz 17 hazbetekoa desagertu egingo da.
Metalezko itxura dotore geratuko zaio iMac ordenagailuari, baina zelan hobetuko dute diseinua, ezin hobea bada?
Iturria : applesfera.com
