Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Apple-en ekitaldia Astearterako!

Atzo konfirmatu berri zuten bezala, Apple-ek datorren asteartea abuztuak 7-rako ekitaldi berezi bat prestatu du. Ekitaldi honetarako gonbidapenak, gonbidatuei zuzenean telefonoz egin zaizke, hau dela eta ez da lehenago zurrumurrurik entzun.

Ekitaldia, etxean bertan garatuko da, hau da, apple-ek cupertinon duen sedean.

Mac munduaren inguruko ekitaldia izango dela ere zehaztu da, beraz, ez dugu iPod berririk ikusiko… zihurrena hardware berrikuntzak aurkitzea izango litzateke, hala nola, iMac berriren bat, nahiz eta posiblea izan software berrikuntzak ere aurkeztea.

Ekitaldia, asteartean, goizeko 10-etan izango da, sanfrantzizkoko orduan, hau da, euskal herriko arratseko 7etan. Appleberritik ahal bezain laster emango dizkizuegu ekitaldiari buruzkoak, baina, gonbidapen itxikoa izango denez, enpresaren aurkezpen ofizialak izango dira zihurrenik bertan gertatutakoa iragarriko dutenak.