Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Appleberri Bueltan!

Bazen garaia! Uda erdialdean hasi eta, gaur arte, appleberri zerbitzuz kanpo izan dugu, baina… BUKATU DA!

Gaur abiaratzen dugu Appleberri 2.0. Berrikuntza pila batekin dator, bideokasta, argazki galeria eta foroa esaterako. Gainera, aurrekoetan izandako arazoak ekiditzeko, sistemaz aldatu eta zerbitzari berrian gaude oraingoa, irakurleei ahalik eta hoberen jaso ahal izateko.

Bestalde, ohikoak zareten irakurleoi, RSS iturriak aldatzea eskatuko genizueke, badakizue eta guztia aldatzean hau ere aldatu behar izan dugula, beraz, mesedez honako helbidea jarri: http://www.appleberri.com/portala/index.php/feed/

Beraz, lanean hasiko gara orain, hemendik aurrera eta berriz ere, Appleri buruzko berriak irakur ditzazuen.

  1. zabaldu.com -(e)k dio:

    Appleberri bueltan da berrikuntza askorekin…

    Gaur abiarazi dugu Appleberri 2.0. Berrikuntza pila batekin dator, bideokasta, argazki galeria eta foroa esaterako. Gainera, aurrekoetan izandako arazoak ekiditzeko, sistemaz aldatu eta zerbitzari berrian gaude orain. Partaidetza bultzatu nahi dugu. Ez…

  2. ibai -(e)k dio:

    Ongi etorri berriro! Asko gustatu zait itxura berria, baina denetan onena bideocastarena, nik dakidala euskarazko lehena. Applerekin dudan lotura bakarra nire iPoda da, baina gustora jarraitzen ditut sagartxoaren berriak, beraz hemen duzue irakurle bat.

  3. Imamon -(e)k dio:

    Eskerrik asko Ibai. Gune berrian iruzkina bidali duen lehena izan zara. Puztarri bat zuretzat.