Steve Jobs-ek baieztatu du DRM gabeko abestiak orain 0.99 € balioko dutela
Aste honen hasieran zurrumurru bat izan zena gaur Steve Jobs-ek Wall Street Journal-ekin izandako elkarrizketa batean baieztatu du, iTunes dendako DRM gabeko abestiak 0.99€ prezioa izango dute hemendik aurrera.
Elkarrizketan aditzera eman duenez, DRM gabeko musika oso ondo saldu da, eta pertsona gehiagori DRM gabeko musika erosteko aukera emateko jaitsi dute honen prezioa.
Honez gain kontutan izan behar dugu, ireki berriak izan diren online musika dendak, Amazon-ena adibidez, DRM gabeko musika 0.99€-tan saltzen hari zirela, beraz konpetentziak ere izan homen du prezio beherapen honekin zerikusia.
iturria: Applesfera.com
