Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Steve Jobs eta Martin Varsavskyren bilera

Pasa den astelehenean Steve Jobs eta Martin Varsavskyk (Apple eta Fon) bilera egin zuten.Varsavskyk berak azaltzen du bere blog pertsonalean bileraren nondik norakoak.

Jobsek galtza bakero eta txanodun jertsearekin hartu zituela dio Foneko buruak. Bilera Apperen egoitza nagusian egin zen. Varsavskyren arabera galdera pilo bat egin zien Martin eta Joannari (Fomeko ordezkaria AEBtan) 90 minutu iraun zuen bileran. Horren ostean, beti ere Varsavskyk esandakoaren arabera, Jobsek baieztatu zien Applek interesa duela leku guztietan WiFi egon dadin. Horretan Fonek esperientzia handia du. Varsavskyk Fonera eta Fontena bat oparitu zizkion. iFonera bat ikusiko dugu? Nomentuz ez dakigu, baina Jobsek Varsavskyri kontatu ez dion ideiaren bat edukiko du.