Euskal Wikipedia bultzatzeko lehiaketan iPhone eta iPod artikuluak
Azaroaren 5etik 10erako asterako Zientzia Astea antolatu dute EHUk eta Eusko Jaurlaritzak, beste hainbat erakunderen laguntza eta babesari esker. Ekitaldi nagusia, Wikipedia Euskaraz Blai izeneko lehiaketa da. Zientzia eta Teknologiaren esparruan sailkatu daitezkeen edukiak sortzea da lehiaketaren helburua, eta trukean sari bikainak jasoko dituzte.
Nori zuzendua
Deialdia DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasle zein Unibertsitateko ikasle eta publiko orokorrari zuzendua dago. Izena emateko epea urriaren 15ean zabaldu zen eta dagoeneko parte-hartzaile ugarik dihardu lanean.
iPod eta iPhone ekarpenak
Bi lehiakide daude lehiaketan parte hartzen iPod eta iPhone artikuluei ekarpenak egiten. iPhone artikulua nahiko osatuta dago eta iPod artikulua oraindik zirriborroa da. Appleberritik Islako Akerra eta Julen Maneros lankideak bereziki zoriondu nahi ditugu lan txukuna egiten hari direlako.
Sariak banaketa
2007ko azaroaren 7an egingo da Sari banaketa. Wikipediaren sortzailea den Jimmy Wales ekitaldiaren buru izango da.

October 28th, 2007,1:02 pm-etan
Kaixo! Lehenik eta behin eskerrik asko zoriontzeagatik eta zorionak ere Appleberri-ren webgunean egin duzuen modernizazioagatik.
Espero dut, denon artean euskerazko Wikipedia hobetzea eta Apple-zaleak garenok sagarraren informazioa hobetzea gure entziklopedian.
Horregatik ere animatzen dut gogoak dituen inork iPhone, iPod edo beste artikuluak hobetzera, bai teknikoki datu berriak sartuz edo esaldien berridazpenak egitera linguistikoki osatuz. Zentzu honetan, Islako Akerra-k egindako lana eskertu nahi nuke.