Itunes 7.5 eguneraketa
Gaurkoan, esperota genuen bezala, Apple-ek, iTunes eta QuickTime-en aurkezpenak plazaratu ditu.
Berrikuntzen artean, alde batetik, QuickTime-en, leopardekin zituen arazotxo batzuk eta iPhone-arentzak konpatibilitatea gehitu ditu, QuickTime web Plug-In-entzako javascript ulertzeko gaitasuna emateaz gain. Gainera, hainbat arazo konpontzen ditu.
iTunes-en berriz, iPhone-a edozein lekutan eguneratzeko aukera gehitu diote, Phase-entzako gaitzeaz gain, hau iPod-entzako joku berri bat delarik. Gainera, hemen ere, aurreko hainbat errore konpondu dituzte, aplikazioari egonkortasun handia emanaz.
Erraz duzue instalatzeko, Mac batean mugitzen bazareten eguneraketa sistemara (”Actualización de Software”)-era jotzea besterik ez duzue, PC batean bazabiltzate berriz, Apple-en eguneraketa programa ireki (”Inicio”-n aurkituko duzue) eta bakarrik eguneratuko da. Hori bai, sistema berreragin beharko duzue.
