Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

FNAC-eko Apple Shop gunea irekita iada

 

Atzo, Bilboko FNAC dendan “Apple Shop” gunea zabaldu zuten, eta noski Appleberriren izenean bertan izan nintzen.

 

Arratsaldeko 18:40 zirela sartu nintzen barrura, eta argazkiak ateratzeko baimena lortu ondoren Apple Shop-a zegoen tokira eraman ninduten. Jarraitu aurretik eskerrak eman nahi dizkiet FNAC-eko langileei oso ongi tratatu nindutelako. 

 

Astean zehar ikusitako albisteak arratsaldeko 19etan Apple Shop-a zabalduko zutela esan arren, heldu nintzenerako iada gendea dena “ikutzen” zegoen.

 

Poliki poliki gero eta pertsona gehiago gerturatzen hasi zen, eta gutxi gorabehera 60 bat inguru egon ziren aurkezpenean.

Arratsaldeko zazpiak aldera hitzaldi moduko bat ematen hasi zen bertako langile batek.

Lehendabizi, Apple izenean, beraien produktuak ikutzeko jarrita zeudela gogoratu zuen eta ondoren Leopard-i buruz pixka bat hitzegin zuen. 20 minutu gutxi gorabehera iraun zuen Leopard-i buruzko sarrera (hainbat aplikazio erakutsi zituen, safari, mail, …) eta ondoren gerturatu eta FNAC-eko kide zirenen artean 4 iPod Nano zozketatu zituzten.

iPod-ak banatzen zituzten bitartean (lehendabizi 2 banatu zituzten eta azkenengo biak hamar minutu beranduago) jateko eta edateko hainbat gauza atera zituzten.

 

20:00-ak aldera joan egin nintzen bertatik, iada dena bukatzen ari baitzen, baina oso pozik eta oso gustora, eta horrez gain, Apple-eko langile batek (Carlos, Retail Sales Executive) atera nituen argazkiak berari bidaltzeko eskatu zidan Apple-ek Europan duen egoitzara bidaltzeko nahi zituelako. Beraz, ateratako argazkiak (nahiz eta ez oso onak izan) zeuez gain Apple-ek ere disfrutatuko ditu.

 

Argazki galeria