Apple azkenik konturatu da, diru sarrerek muga dutela!
Aste bukaera hontan… Apple-ek, software aktualizazio pare bat argitaratu ditu. Bat Quicktime-ena eta bestea, GarageBand-erako errebisio bat. Hasiera batean, bigarren eguneraketa honek, oso sinplea zirudien, segurtasunerako garrantzitsuak ziren hainbat aspektu zuzentzen zela uste zelarik, baina, egun bat igaro eta, berrikuntza garrantzitsu batez konturatu gara!
Oraingo bertsio berriak, iPhone-era tonoak igortzea ahal bidetzen du. Ez zuzenean baina, bai iTunes bidez. Badirudi, konpainia azkenik, konturatu dela bezeroei dirua edozein ertzetatik ateratzeak asko haserre ditzakeela eta, honen aurrean erabaki garrantzitsu bat hartu omen du. Orain, iTunes Store-etik “Ringtones”-ak erostea ez da beharrezkoa izango, gure telefonoan nahi dugun musikak deia abisatzean nahi badugu.
Gure partetik; Zorionak Apple!
