Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

zazpi@2007: Euskal MacEroen bozka, Appleberri.com

Joxe Rojas teknopatak 2007an Euskal Blogosferan egon dire zazpi gertaera / berrikuntza / ekarpen onenak aukeratzeko lehiaketa abiatu du.

zazpi@2007

2007 urtea amaitu bitartean proposamenak jasotzeko epea zabalik egon zen. Tarte horretan hautagaiak izateko aukeraketa egiteko propio sortutako wiki bat erabili zen. Euskal Blogosferak zazpi@2007 izateko proposatutako 29 hautagaien hartean Appleberri aurkitzen da hautagai tematikoen sailean.

Appleberri osatzen dugunok Interneten ere euskararen presentzia beharrezkoa dela uste dugu. Hori izan zen Appleberri zabaltzeko arrazoietariko bat. Baina gune hau ez da “euskara bultzatzeko ekimena”, baizik eta Apple berriei buruzkoa, hori bai, euskaraz egina irakurle euskaldunentzat.

Bozkatzeko garaia!

Urtarrilaren 1ean zabaldu zen bozkatzeko epea eta 30era bitartean zabalik dago. Orain zuek duzue sarituak erabakitzeko aukera. Zuen bozka garrantzitsua dela uste dugu, horregatik Euskal MacEroei Appleberri bozkatzeko eskaera egiten dugu.