Nola egin Steve Jobsek bezalako aurkezpen bat
Azterketa garaia gertu dago eta behar bada lanen bat aurkeztu beharko duzu klase osoaren aurrean. Steve Jobsek bezalako aurkezpen bat egin nahi duzu eta ikaskideak eta irakaslea txundituta utzi? BusinessWeek aldizkarian Steve Jobsek bere aurkezpenekin ikuslegoa nola liluratzen duen azaltzen duen artikulu bat argitaratu dute. Artikulua oinarri hartu eta laburtu egin dutu. Hurrengo aurkezpena prestatzerakoan kontuan hartu beharrekoak azaltzen duen dekalogo bat prestatu dugu.
- Gaia zehaztu. Hitzaldiaren kontzeptua (esaldi bat baino, hitz klabe bat bada hobe) zehaztu eta aurkezpenaren hasieran edo hitzaldian zehar hainbat aldiz azaldu.
- Berotasuna erakutsi. Aurkezpena egiterakoan gozatu behar duzu. Bestela, igarri egiten da. Jobsek “sinesgaitz,” “harrigarri,” edo “primerakoa” bezalako hitzak erabiltzen ditu.
- Eskematizatu. Gogo-eskema bat eman behar duzu. “Gaur lau gauzari buruz hitz egingo dizuet” esaten baduzu, hauek zenbatzen badituzu jendeak aurkeztuko duzunaren agenda bat izango du.
- Kopuruak. Aurkezpenaren parte egin behar dituzu. Kopuruak aspertu egiten dute.
- Une ahaztezina. Aurkezpenaren une bat ahaztezina izan behar du. Jendeak aurkezpenaren gauza bat gogoratu beharko du behintzat. Ideia nagusia bada hobe.
- Bisuala. Aurkezpena bisuala izan behar da. Textu gutxirekin. Transparentzia bat textu eta datuz bete behar baduzu, jakin ikuslegoa azpertu egingo dela. Gehiago etseatu eta gutxiago idatzi.
- Bestelako elementuak. Grafikoak, irudiak edo/eta bideoak erabil ditzakezu. Beste pertsona bat gonbidatu aurkezpenera (aurretik esaiozu prestatzeko garaiz ibiltzeko) Guzti hau beharrezkoa bada eta zure aurkezpenari zerbait gehitzen badio. Ez da komeni zure aurkezpena zirku bat bihurtzea.
- Hutsegiteak. Prest egon behar zara, zerbait txarto joan ezkero. Berdin du proiekzio kanoia ez badabil edo ordenagailua eskegitzen bada. Hutsegiteetatik onik atera behar zara.
- Abantailak. Zergatik da onuragarria? Zeintzuk dira alde indartsuak? Galderak aurreikusi behar dituzu. Erantzuna eman beraiek galdera egin aurretik.
- Entseatu. Badirudi Jobs-ek erraz egiten dituela, baina asko entseatzearen ondorioak dira, Bueno, berezko erraztasuna
Saiatu zaitez hemen azaltzen diren puntu guztiak hurrengo aurkezpenean erabiltzen. Ziur hobeto egingo duzula Nola joan den jakin nahi dugu. Iruzkin bat gehitu zure feedback-arekin
Iturria: BusinessWeek | Deliver a Presentation like Steve Jobs

January 31st, 2008,9:28 pm-etan
Hurrengo aurkezpenean kontutan izango ditut, baina niri behintzat, 50-100 pertsonen aurrean hitzegitera irten behar dudanean, “miedo esceniko” edo akojonea sartzen zait, ba al dago horretarako Steve Jobs-erabiltzen duen “truko-ren” bat?
Eta bai, orain azterketa garaia da jeje.