Mac OS X 10.5.2 eta Apple TV 2
Badirudi gaurko eguna aktualizazioen eguna dela. Lehen aipatu dugun bezela Apple-ek Aperture 2 aurkeztu du, eta hori gutxi balitz beste bi aktualizazio ere jarri ditu denon eskura.
Lehendabizikoa Mac OS X 10.5.2 izan da. Leopard-en bigarren aktualizazio honek berrikuntza eta hobekuntza asko ditu eta hori tamainan antzeman dezakegu, 343 Megako aktualizazioa bait da.
Ekartzen dituen hobekuntzen tartean hauek aurkitu ditzazkegu :
- Stacks-ak konfiguratzeko aukera berriak
- Time Machine ikono berri bat menu barran
- Menu barra transparentea bai edo ez
- Macbook Air-en antzera, DVD eta CD irakurlea konpartitzeko aukera
Eta bigarrengo aktualizazioa Apple TV-arentzako izan da. Honek Macworld-ean aurkeztu zuten filmeak alokatzeko aukera ematen du lehendik erosi zuten Apple TV-ei (noski Estatu Batuetan bakarrik), beste hainbat gauzen tartean (flickr-eko argazkiak ikustea, podcast-ak,…).
