Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

SPORE jokoa Mac plataformarentzako Irailaren 7-an

Orain dela hilabete asko aurkeztu zuten SPORE jokoa, eta dagoeneko badugu jokoa salmentan jarriko den data, hain zuzen ere Irailaren 7-an.

 

Jokoa Will Wright-en (The Sims-en sortzailea) ideietatik atera zen, eta bizitzaren eboluzioa hartzen du argumentu nagusitzat. 

 

Hasieran zelula pare bat dituen bakteria bat zaindu beharko dugu, eta denbora aurrera joan ahala haundiagoa egingo da, eta hainbat eratan eboluzionatzeko aukera izango du. Eboluzio hoiek jokalariak egin beharko ditu, adibidez hanka gehiago jarri, edota begi gehiago, larru indartsuagoa,… eta hori da hain zuzen ere jokoari itxura ezin hobea ematen dion ezaugarria.

Hainbat bideo ikusi ditzazkezue hemen, eta benetan oso joko interesgarria dirudi.

 

Ni ez naiz jokozalea, hala ere joko honetara jokatzeko gogo asko ditut oso dibertigarria izango dela dirudielako.

 

Spore web orria