Apple-ek Macbook Pro eta Macbook berriak atera ditu
Aurreko post-an aipatu dugun bezala, goizean Apple Store-ak itxita aurkitu ditugu, eta hona hemen zergaitia, Macbook Pro eta Macbook modelo berriak kaleratu dituzte.
Portatilen itxura ez da aldatu, baina berrikuntza garrantzitsu batzuk dituzte.
Macbook Pro-ak Macbook Air-ak duen multitouch trackpad berria darama, beraz atzamarrekin hainbat “gesto”-en bitartez argazkiei buelta eman, zoom-a egin etabar egiteko aukera daukagu orain. Horrez gain, txartel grafikoak 256 MB-ekoa da modelo baxuarentzat (lehen 128MB ziren) eta disko gogorra 200GB ekoa da. Prozezadoreen abiadura ere haunditu dute, eta orain 2.4 GHz eta 2.5 GHz-etan aurkitu ditzazkegu.
Macbook-aren kasuan, ez dute multitouch trackpad-a jarri, baina prozezagailuaren abiadura haunditu dute eta 2.1 GHz eta 2.4 GHz-etan aurkitu dezakegu. Memoria eta disko gogorra ere haunditu dituzte prezio berdina utziz beraz MAC portatil bat erosteko momentu ezin hobea da.

March 3rd, 2008,1:50 pm-etan
Azkenean!
Ostiralean erosi nuen MacBookPro berria, ea egunotan “review” bat egiteko astirik dudan. Momentuz ‘estreinaldiaren’ argazi batzuk jarri ditut hemen:
http://www.flickr.com/photos/hamaika/sets/72157604030802579/
March 3rd, 2008,5:18 pm-etan
Epa, zorionak eta disfrutatu ordenagailua, eta kontatuko diguzu zelakoa den multitouch trackpad berria. Review-aren zain geratzen gara jeje.