iPod Nano eta Classic-ak prezio beherapena izan zuten asteartean
Azkenengo asteetan, Asteartero, Apple Store-a itxi eta “berrikuntza” batzuren ondoren berriro irekitzen zuten.
Astearte honetan iPod Nano eta iPod Classic-en prezioak beherapena jaso du. Prezioen beherapena 10-20 eurokoa izan da, baina benetan beharrezkoa zen Apple Store-a ixtea??
Asteartero aurkeztutakoa :
- Urtarrilak 8 : Mac Pro eta Xserve berriak
- Urtarrilak 15 (MacWorld) : Macbook Air eta Apple TV 2
- Urtarrilak 22 : iPod Nano Arrosa
- Urtarrilak 29 : iWork aktualizazioa
- Otsailak 5 : 16 Gigatako iPhone-a eta 32 Gigatako iPod Touch-a
- Otsailak 12 : Aperture 2
- Otsailak 19 : iPod Shuffle berria (2 Gigatakoa) eta prezio beherapena
- Otsailak 26 : Macbook Pro eta Macbook “berriak”
- Martxoak 4 : iPod Nano eta Classic-en prezioen beherapena
Oraindik gauza asko “aurkeztu” dezakete, beraz eginzazue zeuen aukera :
- iMac berriak
- Cinema Display berriak edo prezio beherapena
- Mac Mini berria
- Software aktualizazio -> Mac OS X 10.5.3
- Arratoi eta teklatuaren prezioen beherapena
- …
