Appleren sekretuak Pixar filmetan
MacWorld’08 keynotean, Steve Jobsek txundituta utzi gintuen gutun-azal batetik MacBook Air bat atera zenean. Baina ez da gauza berria. Ikusi bestela The Incredibles filmeko zati hau: Mr. Incredible and the first MacBook Air.
Cars filmean ere hasierako minutuetan, auto lasterketan, Appleren logoa ikus daiteke auto baten kapotaren gainean. Gainera autoaren zenbakia 84 da. Zenbaki hau zuretzako ezezaguna bada ikusi Appleren telebista iragarki hau. George Orwellen 1984 eleberriaren moldaketa bat da. Iragarkian IBM Anahi Handia da eta Apple gure askatzailea.
Aurrerantzean arreta andiz ikusi beharko ditugu Pixar ekoizlearen filmak.

