Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Deutsche Telekom-ek 8GBtako iPhonea 99 eurotan salduko du apirilaren 7tik aurrera

iPhonea Berlineko Deutsche Telekom denda batean AEBtako lurralde osoan iPhoneren gabezia handia dago. Aparailua dendetan aurkitzea ezinezko misioa bihurtu da. Bitartean Alemanian Deutsche Telekom-ek terminalaren stock guztiaz desegitea nahi du.

399 eurotik 99 eurora jaitsiko du iPhonearen salneurria eskaintza berezi batean. Datorren apirilaren 7tik eta ekainaren 30a bitartean 8GBtako iPhonea 99 eurotan salduko dutela jakinarazi du Deutsche Telekom enpresak prentsa ohar bidez.

Eskaintza aplikatuko diote Complete XL tarifa kontratatzen dutenei. Tarifa hau hilean 89 eurotakoa da, enpresaren kontratua aktibatu ezkero noski.