Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

New Yorkeko Apple Storeetan iPhoneak eskuratzeko arazoak daude

Apple gaietan aditua den Piper Jaffray analistak bere bezeroei esan die AEBtako lurralde osoan iPhoneren gabezia handia dagoela. Piper Jaffray k berak 20 dendetan (laginaren kopurua bezala ez da egokia) egiaztatu du.GigaOm gunekoek ere egiaztatzea izan nahi dute eta aleatorioki AEBtako hainbat dendetara deitu dute erantzun berdina lortuz: ez dago iPhonerik.Appleren on-line Storera bagoaz 5 eta 7 egun arteko itxaronaldi denbora dute. Cupertino aldean edozein artikulutan “no stock” kartela jartzen denean gauza bat bakarrik esan nahi du: gama eguneraketa. Hainbat lekutan 3G teknologia duen iPhone baten zurrumurrua zabaldu da.Iturriak:

  1. AitorZ -(e)k dio:

    Iepa,

    New York-en egon naiz orain dela 2 aste eta 16 gigako iPhoneik ez zen geratzen. 8 Gigakoak bazeuden baina 16gigakoak aurkitzea oso oso zaila zen. Eta horrek zer esan nahi du? Ba laister 3G iPhoneak agertuko direla, gainera AT&T-ko langile batek Smartphone GUZTIAK 3G teknologia laister edukiko dutela esan du, beraz noizko 3G iPhonea?

  2. Appleberri » Blog Archive » Deutsche Telekom-ek 8GBtako iPhonea 99 eurotan salduko du apirilaren 7tik aurrera -(e)k dio:

    […] AEBtako lurralde osoan iPhoneren gabezia handia dago. Aparailua dendetan aurkitzea ezinezko misioa bihurtu da. Bitartean Alemanian Deutsche Telekom-ek terminalaren stock guztiaz desegitea nahi du. […]