iPhone eta iPod Touch-entzako joku eta aplikazioak on-line
Play Touch Games webgunearekin ez duzu iPhone edo iPod Touch-etan jokorik instalatu beharko. Wi-Fi konexioaz baliatuta on-line dauden baliabideak erabil ditzakezu.Webgunean hiru sail nagusi daude, guztiak iPhone eta iPod Touch-etako pantailetara egokituak daude. Aplikazioak, jokoak, bideoak daude eskuragarri eta guztiak doanekoak dira.Blackjack, ontzi guda, dama-jokoa, xakea eskuragarri dauden beste joko batzuen artean. Aplikazioei dagokionez Facebook bezeroa, kalkulagailu zientifikoa, mapak eta Typedad bezeroak daude. Bideo sailean ordea, oso urria da eta ez du YouTubek eskaintzen duen gauza berririk.Gune ezin hobea zure gailuarekin gozatzeko. Instalaziorik egin gabe eta diskoko lekua musika edo fitxategi gehiago gordetzeko.Webgunea | PlayGamesTouch
