Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Open Computing, Mac OS X erabiltzeko aukera merkea

Open ComputerPsystar Corporation enpresak Appleren puntu negatiboetako batez, salneurria, baliatuta polemika sortuko duen produktu berri bat kaleratuko du: Open Computing izeneko dorrea. Hasiera batean Open Mac jarri zioten, baina egun batetik bestera marka aldatu diote. Garatzailearen arabera Mac OS X Leopard erabiltzeko Mac baten ordezkoa da. Open Computing-ek Mac merkeena, Mac Minia, baino errendimendu gehiago ematen duela dio salneurri baxuagoan, 399 dolar.

Oinarrizko konfigurazioak alderatzen badituzu, Mac Minia Open Mac baten %150 balio du errendimendu baxuagoa, biltegiratzeko espazio eta RAM memoria gutxiago. Gainera, Mac Mini bati ezin zaio nVidia GeForce 8600 txartel grafikoa ezarri OpenMac-ari ordea bai.

Hauek dira oinarrizko ezaugarri teknikoak:- 2.2GHz Intel Core 2 Duo prozesagailua.- 2GBtako DDR2 667 memoria.- Intel GMA 950 txartel grafikoa.- 20x DVD+/-R Drive unitatea.- 4 USB portu.- 250GB 7200RPM disko gogorra.Oinarrizko konfigurazioari nVidia GeForce 8600 txartel grafiko gehitu ezkero 399 dolarretako salneurriari 155 dolar gehiago gehitu behar zaizkio.Aukeran, Open Computing eta Mac OS X Leopard sistema eragilea eros dezakezu. Aukera hau autatzen baduzu Leopard-en jatorrizko instalazio diska jasoko duzu eta sisteman aurre-instalatuta egongo da. Leopard sistema eragilearen lizentzia irakurtzen badugu, hau ez da guztiz legala. Appleren abokatuek lan handia izango dute bere softwarea bere hardwarean bakarrik instala daitekeela argudiatzek, ez duzue uste?Ez da macintosh bat, Mac OS X Leopard sistema eregilearekin bateragarria den PC dorre kloniko bat baizik, baina itxura eta salneurri oso onak dit.Iturria: Joxe Rojas via Twitter.Webgunea: Psystar | Open Computing

  1. Appleberri » Blog Archive » Open Computing: Hoax edo Phishing-a? -(e)k dio:

    […] dela hiru egun Open Computing Mac klon baten berria zabaldu genuen. Gizmodo USAkoak webgunean agertzen den egoitza fisikoaren helbidea egun batetik […]