Open Computing: Hoax edo Phishing-a?

Orain dela hiru egun Open Computing Mac klon baten berria zabaldu genuen. Gizmodo USAkoak webgunean agertzen den egoitza fisikoaren helbidea egun batetik bestera aldatu zela konturatzean gehiago ikertzeari ekin zioten.
Ikerketa lanak egin ondoren eta sarrera hau idazterakoan balizko enpresaren egoitza fisikoaren helbidea lau alditan aldatu da. Etxebizitza gune batetik, USA KOEN PACK enpresa dagoen eraikinera, beste etxebizitza gune batera eta orain dagoen helbidean ia 6 bilioi dolarretan salgai dagoen propietate batean.
Gomendioa
Ez erosi ezer Psytar enpresari. Seguruenik gezur hutsa izango da, ingelesez hoax deitzen den horietako bat edo okerreneko kasuan Phishing egiteko trikimailu bat.
Iturria: Gizmodo USA | Psystar Exposed: Looks Like a Hoax
