Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

New York-ek bi Apple Store berri edukiko ditu

New York-ek bi Apple Store berri edukiko ditu datorren urtean. Informazio hau dagoeneko konfirmatuta dago eta badirudi bi denda hauen kokapena gutxi gorabehera ere esaguna dela.

Lehenengoa Brooklyn-en irekiko, eta nahiz eta kokapena oso zehatza ez izan Williamsburg-en inguruan egongo da.

Bigarrengoa berriz Wall Street auzoan kokatuko da eta Hacked/NY-en arabera toki zehatza Wall Street-eko 23an dagoen eraikuntza historiko batean jarriko dute.

Bi Apple Store berri hauek kokatuko diren eraikuntzek berriztapen eta konponketa haundiak behar dituzte beraz hauen irekiera 2009rako espero da.

 

Beraz 2009an New York hiriak 5 Apple Store edukiko baina iada 3 irekita daude eta gure argazki galerian hoietako biren argazkiak ikusteko aukera duzue, aurreko albistean idatzi dugun bezela.

 

NY-eko 2 Apple Store-en argazki galeria ( SoHo eta 5.etorbidea)

 

iturria : ifoapplestore.com