Larunbateko bideoa : OQO Leopard-ekin
OQOTalk-eko taldekide batek OQO mini ordenagailu baten Leopard istalatzea lortu du. Nahiz eta bideoan oso ondo ez ikusi hardware osoa primeran doala esan du, bai wifi-a, bluetooth-a, soinua, USB-ak, …
Badirudi pixka bat motela dela sistema eragilea kargatzerakoan, baina mini ordenagailu honen tamaina txikiak oso tentagarria egiten du. Horrez gain, kontuan hartu beharko genuke OQO mini ordenagailua egiten duen enpresak Apple-etik irten ziren langile batzuek sortu zutela, agian noizbait mini iMac bat ikusteko aukera izango dugu.
