Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

3G iPhone-a gertu

Orain dela aste batzuk Erresuma Batuan gertatu zena, orain Estatu Batuetako Apple Store-arekin gertatzen ari da, ez dago iPhone-ik saltzeko. Harrigarria iruditzen bazaizue sartu http://store.apple.com helbidean eta klik egin iPhone-aren irudian eta Ships: Currently Unavailable (Bidalketa: Oraingoz ez dira geratzen) esaldia aurkituko duzue 8 eta 16GB-tako iPhone-etan.

 

Zergaitik ez dira iPhone-ik geratzen?

iPhone-ak urte bat beteko du laister eta badirudi modelu berriago bat kaleratuko duela Apple-ek. Hala ere modelu berri hori oraindik ez da aurkeztu eta modelu “zaharra” iada agortzen ari da edonon beraz iPhone-aren modelu berria laister kaleratuko dela dirudi.

 

Noiz kaleratuko da modelu berria?

Oraingoz ezin dugu zehatz mehatz esan baina poliki poliki ateratzen diren albisteengatik honetara heldu gara :

 

- Ekainaren 9tik 13ra Californian Apple-ek urtero bezela WWDC-a ospatuko du. Garatzaileentzako hitzaldi praktiko eta teorikoak ematen dira, eta joan zen urtean Apple-ek iPhone-a kaleratuko zen eguna WWDC-ko hitzaldi nagusian esan zuen, beraz aurten Ekainaren 10-ean iPhone-aren modelu berria noiz kaleratuko den esan dezake.

 

- iPhone-en urritasuna modelu berria oso gertu dagoela adierazten du, eta horregaitik aste honetan bertan aurkeztu daiteke iPhone modelu berria, baina Apple-entzako iPhone-a produktu oso garrantzitsua da eta aurkezpena gende/prentsa askoren aurrean egingo luke, eta oraingoz ez dago horrelako aurkezpenik egongo den informaziorik.

 

- Estatu Batuetan iPhone-a AT&T enpresaren telefono sarea erabiltzen du eta AT&T langileei email pribatu bat heldu zaie enpresaren izenean Ekainaren 15tik Uztailaren 12rarte oporrak ez hartzeko esanez, badirudi beraz joan zen urtean gertatu zen bezela, aurten ere lan asko izango dutela denbora tarte horretan, iPhone modelu berriarengatik izango ote da?

 

Modelu berriak 3G izango du?

Ezin da aho batez bai esan, baina zihurrenik 3G* izango du. Horrez gain hainbat albiste agertu dira egun hauetan honi buruz :

 

- Apple-en SDK-n agertzen den firmware berrian, 2.0-a hain zuzen, 3G sarea piztu eta hitzaltzeko aukera agertzen da, beraz modelu berriak 3G teknologia izango duela argi dago.

 

- Erresuma batuan O2 enpresaren telefono sarea erabiltzen du iPhone-a eta azkenaldian 3G sarearen kobertura 80%-ra igo dela jakin da, beraz badirudi O2 3G sarea-ren kobertura Erresuma Batuan zehar zabaltzen ari direla.

 

Modelu berriaren etorrerarekin batera iPhone-a Espainian aurkeztuko al da?

Aste honetan jakin dugunez iPhone-a Latinoameriketara America Mobil-en eskutik helduko da. Beste 10 Estatu hauek, Australia, Txekiar Errepublika, Egipto, Grezia, India, Italia, Portugal, Zelanda Berria, Sudafrica eta Turkia Vodafoneren eskutik jasoko dute iPhone-a, hori bai, datak oraingoz ez dakizkigu.

Beraz iPhone-a hainbeste tokitan denbora gutxian helduko denez, Espainiara ere laister helduko dela pentsatzera narama, baina noiz izango den ezin da oraindik jakin, hori bai, gustatu edo ez Movistar operadorearen eskutik izango dela nahiko zihurra da.

 

 

* 3G zer den ez dakizuenentzat eta hitz gutxitan, datuak jasotzeko abiadura azkarragoa duen teknologia eta sarea dela esango dugu. iPhone-aren oraingo modelua GPRS teknologia dauka eta internetera konektatzeko abiadura nahiko motela da. 3G teknologiarekin aldiz ADSL-ak duen abiadura izango du gutxi gorabehera eta beraz interneten askoz azkarrago nabigatu ahal izango da eta horrez gain bideokonferentzia ere egiteko aukera edukiko du, noski horretarako kamera baldin badu. 

 

 

Gehigarriak :

America Mobil-ek emandako idatzia

Vodafonek bere webgunean jarritako albistea

  

  1. Imamon -(e)k dio:

    Gainera hau gutxi balitz Orange ere iPhone gabe geratu da. Frantzesek aurreikusita zuten Alemania eta Erresuma Batuak egin zuten moduan salneurria jeistea stok guztia saltzeko, baina eskaerak handiagoak izan dituzte edo unitate gutxiago zituzten azkenean stock guzia salneurria jeitsi gabe saltzea lortu bait dute.