Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Baieztatuta: Applek eta Telefonikak zerbait aurkeztuko dute datozen asteetan

Matthew Key, Telefonica Europeko buruetako bat, The Guardian egunkari atzo baieztatu zion datozen asteetan Apple enpresarekin aurkezpen bat egingo dutela.

Zurrumurruek diotenez Apple 3G iPhonea Worldwide Developers’ Conference ekitaldian aurkeztuko dutela diote. Norbaitek zalantzarik balu Telefonikako buruak dioen hiru asteak ekainaren 9an izango direlakoan gaude, San Frantziskon egingo den WWDC ekitaldian.

Applek ez du datorren belaunaldiko iPhoneak izango dituen xehetasun teknikorik eman, baina arreta handia sortu da 3G konektibitatea izango duen ala ez jakiteak.

3G sakelekoa noiz egongo den eskuragarri galdetzerakoan “Hori Applerentzat galdera bat da” erantzun zuen. “Baina datozen asteetan Telefonica Taldeak aurkezpen bat egingo duela Applerekin”  iragarri zuen.

Iturria: The GuardianO2 hints at 3G iPhone launch date