Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Non erosi iPhone bat

Appleberriko irakurle askok iPhone bat non erosi daitekeen galdetu diguzue. Lehendabizi Txiokalari batek iPhonea non erosi nuen galdetu zidan orain dela egun batzuk mezu pribatua batean. JGabiMark-ek ere Appleberriko foroa erabilita galdera berdina egin zuen. Bakoitzari erantzun ordez publiko egingo dut erantzuna erantzuna baliagarri izango delakoan.

Zerrendatu egingo ditut momentu honetan (2008ko maiatzaren 14a) iPhone bat erosteko daude aukerak. Espero dut lagungarri izango zizuela.

AEBtan erosi

Hau da dudarik gabe iPhonea erosteko aukera “erraz” eta merkeena. Zuk zeuk eros dezakezu Apple Store edo AT&Tren denda batean oporretan han bazaude edo bertan bizi den familiako edo lagunenbat badugu. AEBtara iPhonea erosteko bakarrik joatea erokeria da eta ez da merkea izango. Gogoratu hiru unitate bakarrik eros ditzakezula eta kreditu txartelarekin ordaindu beharko dituzula. Hauek dira Appleren arau berriak erosketa eta birsalmenta ekiditeko.

Inportazioa

Beste aukera bat inportazioko artikuluak saltzen dituen enpresa batera jotzea da. Enpresa hauek inportatutako artikuluak ekartzen dituzte gero birsaltzeko. Salneurriak nahiko altuak izaten dira.

Enkanteak eta bigarren eskuko webguneak

Enkante guneetan edo bigarren eskuko webguneetan iPhone asko saltzen dituzte partikularrek eta enpresek.
Espainiako erabiltzaileak badira AEBtara bidaiatu, iPhonea erosi eta bueltatzen direnean birsaltzen dituzte. Gehienetan askatuta saltzen dute. Salneurriak erabiltzaile internazionalena baino handiagoak izaten dira.

Erabiltzaile internazionalak badira salneurriak 300 eta 800 euro bitartean daude. Ardatza bilaketan datza. Eskaintza onak eta saltzaile fidagarriak (boto positibo kopuru handia edo Power Seller direnak) aukeratu behar dira.

Europan erostea

Jakingo duzuenenez iPhonea Alemanian, Erresuma Batuan eta Frantzian salgai dago. Errazago eta eskuragarriago da herrialde hauetakoren batera bidaiatzea eta handik iPhone bat ekartzea. Gainera, beste aukeretan eskariak jaisten badira salneurriak jaitsi beharko dituzte saltzaileek.

Egungo iPhoneak agortzen hari dira

Egun AEBtako eta erresuma batuetako Apple Store online guneetan iPhonea agortuta dago.

Gainera hau gutxi balitz Orange ere iPhone gabe geratu da. Frantzesek aurreikusita zuten Alemania eta Erresuma Batuak egin zuten moduan salneurria jeistea stok guztia saltzeko, baina eskaerak handiagoak izan dituzte edo unitate gutxiago zituzten azkenean stock guzia salneurria jeitsi gabe saltzea lortu bait dute.

  1. FoRTu -(e)k dio:

    Nik uzte dut onena hilabete bat itxarotea eta espainian ateratzen dutenean erosi. Gainera 2. generaziokoa izango da ta 3G aparte, bateria iraunkorragoa izango da (nire uztez).

    Ondo pentsatuta, zertarako erosi urte bat duen iPhone bat, hilabete barru hobea eta prezioz berdina eduki ezkero.

  2. JGabiMark -(e)k dio:

    Mila esker post-agatik!

    Baina dudatxo bat dauket: Posible da iPhone bat erostia kontrato telefoniko barik? Hau da telefonoa bera bakarrik? Enkante edo bigarren eskuko webgunetaz aparte noski.

    Beste aldetik, FoRTukin ados nau. Zurrumurruek diote ekainaren 9ko WWDCean Jobsek iPhone berria aurkeztu behar duela eta espainian laster jarriko dutela salgai. Beraz hobeto bigarren generazioko iPhoneari itxarotea.
    Baina berriz galdera. Posible izango al da “Timofonica”rekin kontratu bat egin gabe erostea??

  3. Imamon -(e)k dio:

    iPhone bat erosteko presarik ez baduzue momentu honetan hobe bigarren belaunaldiko iPhoneari itxoitea.

    Kontrato gabe eros daitezke, baina salneurria oso altua da. Deutsche Telekom-ek 999 eurotan salgai dauka.

  4. Aitor -(e)k dio:

    Eskerrik asko post-agatik!!
    Ni uda hontan seguruena San Francisco-ra nijoala, lan kontuak direla medio eta beharbada iphone berria salmentan egonez gero bertan erosiko nuke. Inork interesa badu esan diezadala.

    JGabiMark-i erantzunez: Kontratu gabe eros daiteke, ezta? Hau da, EEBBtan AppleStore batetan erosi eta kontraturik ez egitea. Ondoren hemengo konpainiekin erabiltzeko askatu egin beharko litzateke, ez? Alemaniako kasuan fabrikatik Iphonea aske dator (mugikor aske bat bezala). Oker al nabil?

  5. FoRTu -(e)k dio:

    Nik uzte dut 2 modutan erosi daitekela iPhon-a:

    1) Telefonicaren dendetan. Baina duda bat daukat, iPhonearen aktibatzea dendan bertan egingo dizue edo zuk egin beharko duzu etxean zure kontu?. Bigarren aukera izan ezkero, ez zen problemarik egongo, ez diozu alta ematen eta liberatu egiten duzu.

    2) Apple Store bidez erosi et etxean duzunean liberatu. Baina bigarren hau aukeratu ezkero, denbora luzea itxaron beharko duzu iPhonea zure etxera heldu arte.