Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Barcamp euskalduna. Gu bagoaz, eta zu?

Pasa den astean jaso genuen Basquecamp-era joateko gonbitea Appleberriren kontaktu formulariotik bidalita. Gu bagoaz, eta zu?

Basquecamp

Lehenengo Barcamp euskalduna, Basquecamp Larrabetzun egingo da ekinaren 7an (8an ere bai, behar bada, Sustatun irakurrita), Hori Bai Gaztetxean. Antolakuntzarako Barcamp.org gunean, Basquecamp wikia sortu dute sortu eta edozeinek parte har dezake bertan bere proposamenak egiteko.

Zer da Barcamp bat?

Euskarazko wikipedian begiratzen badugu honako informazio hau aurkituko dugu:
BarCamp erabiltzaileek sortutako “deskonferentzia” (ekitaldi irekiak eta parte hartzaileak) nazioarteko sarea da. Kolektiboki antolatzen dira. Hitzaldi edo elkarrizketa sortatan antolatzen da eta edukiak parte-hartzaileek prestatzen dute.

Informazio gehiago: BasqueCamp