WWDC 2008 sarrera guztiak salduta
WWDC 2008 (World Wide Developers Conference) edota Mundu Osoko Garatzaileentzako hitzaldiak Californiako Moscone West-en emango dira Ekainaren 9-tik 13-ra. Aurten ere besteetan bezela Steve Jobs-ek emango du Keynote nagusia Ekainaren 9-an goizeko 10-etan baina dagoeneko sarrera guztiak agortu dira.
Mac eta iPhone plataformetan software eta hardwarea sortzeko hitzaldi teknikoak dira eta badirudi aurten iPhone-aren SDK berria dela eta sarrera guztiak agortu direla, eta hori gertatzen den lehen aldia da. Joan zen urteko WWDC-ra 5000 pertsona baino gehiago joan ziren beraz aurten kopuru hori zenbatean igotzen den zain gaude.
Nahiz eta sarrera guztiak agortuta egon Steve Jobs-en hitzaldia zuzenean gure webgunetik jarraitzeko aukera daukazute, beraz nahi eskero Ekainaren 9-an arratsaldeko 19-etan sartu appleberrin.

